ARTEA

Iago Rey de la Fuentek jaso du Txopitea Beka

Iago Rey de la Fuentek hartu du Zarauzko Udaleko Kultura Sailak deitutako Arte Sorkuntzarako II. Txopitea Beka. Iragan astean bildu zen Txiki Agirre Keixeta, Ainhize Txopitea, Ismael Manterola, Zuhar Iruretagoiena, Gari Berasaluze eta Javier Baldak osatutako epaimahaia, eta egun Bilbon bizi den artista zarauztarraren egitasmoa azpimarratu zuen jasotako lanen artean.

Zapatisten buru Marcos komandante-ordearen “ikus gaitzaten estaltzen gara” esalditik abiatuta, Rey de la Fuentek Zarauzko ondare artistikoa (eskulturak) estaliko du, obra horienganako arreta pizteko xedearekin. “Egunerokotasunak, inguruan dugun artea ikusezin bihurtzen du azkenean, eskulturak eta artelanak paisaiaren baitan ohiko bihurtuz. Proiektu honek, Zarauzko hainbat eskultura estaliz, horrek herritarrengan piztuko lukeen arreta aztertu nahi du”.

Artistak halaber, jendeak eskultura estali horien aurrean izango duen erreakzioa kamera ezkutuarekin jasoko du. Gero, instalazio bat egingo du jasotako material guztiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button