BERTSOTAN

“Ahots Baten” sormen egonaldia aste honetan

Zestoako Sastarrainen, abenduaren 26tik 30era, sormen egonaldia antolatu du Mintzola Ahozko Lantegiak. Bertan izena eman duten 42 gazte sortzaileak bilduko dira diziplina anitzen inguruan jarduteko.

Bertaratuko direnek “antzerkiarekin, bertsolaritzarekin, kantuarekin eta literaturarekin esperimentatu eta ondo pasatzeko aukera izango dute, bidenabar euren arteko harreman sarea osatuz”.

Egunerro diziplina bat hartuko da hizketa-gai, hala, antzerkia lantzeko Eneko Sagardoy Handia filmeko aktorearen bisita izango dute; bertsolaritzaren egunean Miren Artetxe eta Unai Agirre bertsolariak izango dira beraiekin; kanturako Gose taldeko Ines Osinagarekin izango dira; eta literatura lantzeko Bihotz Handiegia liburua kaleratu berri duen Eider Rodriguez idazlea joango zaie.

Ikastolen Elkartearekin, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin, Euskal Kantuzaleen Elkartearekin eta ipuingintzan aritu eta aditu direnekin lankidetzan antolatu da egonaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button