ESZENA

“Desoxirribonukleiko” obra euskaraz taularatuko dute gaur Zumaian

Zumaiako Aita Mari zinean estreinatuko da, gaur, 22:00etan, Glu Glu Producciones konpainiaren Desoxirribonukleiko antzezlanaren euskarazko bertsioa.

Eloi Beatok eta Galder Perezek zuzendua, “komedia zientifiko musikala” da Desoxirribonukleiko. Aktoreak, halaber, hauexek dira: Susana Soleto, Martxelo Rubio, Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto eta Leire Ucha.

Obrak musikala era esketx umoretsuak uztartzen ditu, zientzia parodiatzeko, eta bide batez, giza harremanak jorratzeko. Konpainiaren arabera, “klonatutako pertsona, mediku, zientzialari eta beste zenbait gezurtiren arteko harreman eta gaizki ulertzeak garatuko dira”.

Antzezlanaren istorio dibertigarria genetika-klinika batean gertatuko da: DNA manipulatu ostean, Beñarda Etxepare lehen euskal super emakumea jaioko da. “Ezkutuko proiektu hori primeran doanean, kazetari misteriotsu baten bisitak hankaz gora jarriko ditu ikerketa bera eta baita zientzialarien arteko harremanak ere”.

Informazio gehiago: glugluproducciones.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button