BERTSOTAN

Bizkaiko eta Nafarroako Bertsolari Txapelketakoa saioak

Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa Ander Sarriugarte Garcia, Garazi Navarro Ugarteburu, Igor Galarza Intxausti, Imanol Uria Albizuri, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Unai Mendiburu Valor bertsolariekin. Azken horrek bildu zituen puntu gehien eta azaroaren 18an jokatuko den Santurtziko finalaurrekora zuzenean sailkatu da. Gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera.

Beste aldetik, Leitzan jokatu zen  Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena Saats Karasatorre Martinez, Endika Legarra Nuin, Josu Sanjurjo Alzuri, Eneko Lazkoz Martinez, Bittori Elizalde Soto eta Fernando Ziganda Urdanpilleta bertsolariekin. Saioko ariketak behin eginda, Eneko Lazkozek eskuratu zuen epaileen puntu gehien, eta hortaz, saioa irabazi eta Lesakako finalaurrekorako txartela eskuratu du.
Final-laurdenen fasea amaitu da, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Ondorioz, finalaurrekoetako hiru saio egingo dira, seina bertsolarirekin. Azaroaren 4ean Altsasun, azaroaren 11an Agoitzen eta azaroaren 19an Lesakan jokatuko dira hiru saio horiek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button