BESTELAKOAK

Bosgarren Poteo Atipikoa

Eke-k helarazi digu ohiko bilakatzen ari den Poteo Atipikoaren gaineko informazioa. Izan ere, irailaren 12tik 17ra, Traboules elkarteak, Poteo Atipikoaren bosgarren edizioa antolatuko du Baionan, Heletan eta Donibane Garazin. Ekimenak erakusketak, ikusgarriak, antzerkia, filmak eta Ruper Ordorikaren kontzertua biltzen ditu.

Traboules konpainia 2001ean sortu zen Heletan. Publiko ezberdinak nahastea du xede, ekintza artistiko eta kulturalak antolatuz. Ikusgarriak sortu (antzerkia, txotxongiloak…), tailer desberdinak antolatu, eta bestelako kontuetan aritzen da. Egitasmo hauetatik sortu zen Poteoa Atipikoa egiteko bulkada.

Kultur hitzordu hau, topaketa eta bizikidetasun toki bat izango da aurten ere, artistak, bolondresak, antolatzaileak eta publikoa elkartuko dituena. Nabarmentzekoa da, irailaren 16an eta Heletako Erregelu gelan, Ruper Ordorikak eskainiko duen bakarkako emanaldia. Kantari Oñatiarrak urrian kaleratuko du disko berria. Beste aldetik ere, Traboulesen abesbatza arituko da irailaren 13an, 18:45ean, Heletako Itsasoa ostatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button