IKUS-ENTZUN

Kimuak programako filmak proiektatuko dira Labo-n

Tabakalerak Clermont-Ferrandeko Film laburren Zinemaldiarekin lankidetzan antolatu ohi duen Labo film laburren astea hasiko da gaur, otsailak 25.

Aurtengo Labo saila 14 herrialdetako 30 film laburrek osatzen dute. Emanaldiak Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira, otsailaren 26 eta 28an, eta martxoaren 1 eta 2an.

Aurten, eta nobedade gisa, Kimuak programaren baitan, 2012an hautatutako zazpi lan ikusi ahalko dira gaur, 19:30ean: Monsters do not exist (Paul Urkijo); Casa vacía (Jesus Maria Palacios); Agua! (Mikel Rueda); Bajo la almohada (Isabel Herguera); Beerbug (Ander Mendia); Deus et machina (Koldo Almandoz), eta Voice Over (Martin Rosete).

Bestalde, Clermont-Ferrand hirian urtero egiten da film laburren jaialdi garrantzitsua. Aurten 35. edizioa egin dute otsailaren 1etik 9ra, eta ekitaldi horren baitan, Labo lehiaketaren 12. edizioa egin dute. Labo sail honetako garaile nagusia Sergio Oksman zinegileak zuzendutako A Story for the Modlins izan da. Espainian ekoiztutako dokumental horrek lehiaketako sari nagusia eta ikusleen saria eskuratu ditu. Filma ikusgai izango da Donostian, otsailaren 28an, ostegunez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button