
Bilboko Fas zineklubak Camille Claudel 1915 (Bruno Dumont, Frantzia, 2013) filma aurkeztuko du gaur, urriak 14, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, Abuztua (Pello Gutiérrez, Euskadi, 2013) film laburra ere proiektatuko da.
Emanaldian Abuztua film laburrean parte hartu duten hiru lagun izango dira: Pello Gutierrez gidoigilea eta zuzendaria, David Aguilar argazki zuzendaria (Zazpi T’erdi) eta Iñaki Sagastume ekoizpen burua (Filmotive). Filmak honakoa kontatzen du: “Arratsaldero Julenek amona zaindu behar du uda euritsuan zehar. Egunak pasa ahala, hasierako axolagabetasuna jakin-mina bihurtuz doa. Kontakizun bat maitasuna eta izuaren mugan”.
Bestalde, Camille Claudel 1915 Bruno Dumont zinegilearen lana da. “Errealitatea filmatzea gustatzen zait: gozakiak, traktorea, notarioa,…” dio frantziarrak. Filosofía ikasi zuen, bai eta irakatsi ere, institutu batean. Hori dela ere, bere lanetan pentsamendu grekoa, filosofia germaniarra, bortxakeria, erlijioa, sexua eta heriotza agertzen dira.
Filmak Auguste Rodin artistaren amorante Camille Claudel-en egonaldia kontatzen du, psikiatrikoan, 1915ean. Claudel ere artista da, baina ezin du bere jardun artistikoa garatu giltzapean. Paul Claudel neba eta idazlearen bisitaren zain dago, hondoratuta. Anai-arrebek elkarri bidalitako eskutitzetan oinarritzen dago filma. Horretarako, zinegileak oihu, negar eta isiluneak baliatzen ditu, elkarrizketa kasik baztertuz.



