ESZENA

Deban antzerkiz beteriko egunak antolatu dituzte

Debako Antzerki Astea maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egingo da.  Aurtengoa XXXIII. edizioa izango da, eta horren barruan, talde profesional zein amateurrek eskainiko dituzten euskarazko zazpi ikuskizun antzeztuko dira.

Gaur berton abiatuko da ekimena Gasteizeko Turukutupak taldeak Rezikletas kale ikuskizunarekin. Egun berean, baina Itziarko Burugorri etxean, Manifestu Bat izeneko lana aurkeztuko du Beheko Larraine taldeak, 22:00etan.

Larunbatean, maiatzaren 25ean, zertan gozatu egongo da. Segurako herri antzerkiko kideek Iragana lahar eta larrosa antzeztuko dute Aldats pilotalekuan. Eta igandean, eguerdiko 13:00etik aurrera, Zurriolako Antzerki taldearen Tomaxen abenturak antzezlana ikusteko parada egongo da.
Datorren asteko  hiru egunetan ere antzerki lan ederrak programatu dituzte Deban.

Guztiak zeintzuk diren ikusteko, eta ordutegiak eta abar jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button