IKUS-ENTZUN

Kimu berriak Kimuak-en

Atzo aurkeztu zen Kimuak 2013rako katalogoa aurkeztu zuten atzo. 2012ko edizioak urtebeteko ibilbidea bete du eta kimu haiek 126 sari batu dituzte dagoeneko.

Orain kimu berriak Donostia Zinemaldian proiektatuko dira lehen aldiz larunbatean eta horietako bi pelikulek, Izibene Oñederrak zuzendutako Hotzanak, For Your Own Safety eta Asier Altunaren Zela Trovke (Belarra mozten) aukeratu dira Zabaltegi sailean erakusteko.

Gero ibilbide etenbakoan arituko dira film berriak. Hala, Izibene Oñederraren filma datorren azaroan ospatuko den l’Alternativa Bartzelonako zinema independentearen jaialdian ere hautatu dute. Aritz Moreno donostiarrak zuzendutako Cólera Ingalaterrako BFI London Film Festivalen estreinatuko da urriaren 10ean, eta hil berean Sitges-Kataluniako Nazioarteko Fantasiazko Zinemaldian eta Austin Film Festival jaialdian lehiatuko da, Texasen. Montpellierko Cinemed zinema mediterraneoaren jaialdian ere erakutsiko dute, Borja Cobeagak zuzendutako Democracia filmarekin batera. Cobeagaren lana Valentziako Cinema Jove jaialdian estreinatu zen ekainaren 22an.

Azkenik, Raúl de la Fuenteren Minerita dokumentala Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdian erakutsiko da lehen aldiz, iraila bukaeran. Hilabete beranduago Docs DF, Mexiko Hiriko dokumental jaialdi ospetsuan arituko da.

Hauek da filmen zerrenda osoa:
. A Political Story, Lander Camarero
. Cólera, Aritz Moreno
. Democracia, Borja Cobeaga
. Hotzanak, Izibene Oñederra
. Minerita, Raúl de la Fuente
. Una Hora, Un Paso, Aitor Iturriza & Bernat Gual
. Zela Trovke, Asier Altuna

Kimuak

http://www.filmotecavasca.com/eu/index

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button