IKUS-ENTZUN

“Bilbo Zinemaz Blai” dokumental zikloa

Bilboko Euskal Museoan, hil honetan eta datorrenean, hiribilduaren historia nostalgiko eta sozialari errepasoa eman nahi zaio dokumental zikloaren bidez. Gaur, irailak 17,  izango da lehen hitzordua.

Azkona Anai-Arreben Zinema (1920-1926) izenburupean, hiriaren irudi paregabeak azaltzen dituzten Bilbao, Los apuros de Octavio eta El secreto de Jipi y Tilín film laburren proiekzioa egongo da, 19:30ean.

Datorren astean, irailak 24,  Un drama en Bilbao, Lolita la huérfana eta Edurne, modista bilbaína izeneko film laburren proiekzioa programatu da. Lan hauek, Hispania Films Bilboko lehen produkzio-etxekoak dira, eta guztiak 1923 eta 1924koak dira.

Urrira salto eginda (8an), Policarpo Fernandez Azcoagaren (1960) Bilbao? eta Jorge Grauren (1961) Ocharcoaga dokumentalak proiektatuko dira. Bertan Bilboko txabolismoaren fenomenoaz eta ondorengo eboluzioaz mintzatzen da.

Azkenik, urriaren 15ean, Itsasadarra, hiriaren ezinbesteko ardatza izenburupean, Pedro Olea zuzendari bilbotarraren (1966) La ría de Bilbao film laburraren proiekzioa emango da.  Aipatu behar da azken film hau urte batzuetan debekaturik egon zela hainbat gai polemiko aztertzen zituelako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button