MUSIKA

Mursegok eta Oiongo herriak elkarbizitzaren aldeko diskoa egin dute

Asteburuan, Maite Arroitajauregi Mursegok 100% OION disko berria aurkeztuko du. Bidehuts plataformaren arabera, Oiongo herritarrekin elkarlanean egindako lana da, elkarbizitza sustatzeko asmoz.

Artehaziak bultzatutako Komanditario Berrien programapean, Idoia Zabaletak bitartekari lanak egin ditu eta Oiondar ugarik parte hartu du, hala nola; emakume musulmanak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, auroroak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh Mertxe! rock taldea…”.

Horretaz gainera, grabazioan hainbat musikarik parte hartu dute: “Aida Torres, Txap, P3z, Mariano Hurtado, Amorante, Harkaitz Cano, Kau Kori Kura, Lete, Zaloa Urain… Nada Producciones eta Elektrika Grabaketak estudioetan grabatu da diskoa, David Garrido eta Ander Barriuso soinu teknikarien gidaritzapean; ekoizpenaz, berriz, IbonRG musikaria arduratu da, Maiteren ohiko kolaboratzaile estua.

Lan berri hau plataforma digitaletan izango da eskuragarri, eta Bidehutsek ale fisiko batzuk bananduko ditu ekainaren amaieran. Dagoeneko, bi kantu daude sarean entzungai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button