ESZENA

Kaleko Musikarien Nazioarteko XI. Topaketa

Datorren asteburuan, hots, irailaren 16, 17 eta 18an, Bizkaiko Basauri, Erandio, Leioa eta Sestaoko kaleetan, Musikale Kaleko Musikarien Nazioarteko XI. Topaketa egingo da.

Jatorri ezberdineko talde asko hurreratuko dira herriotara, dakartzaten proposamen musikalekin bertako kaleak musikaz betetzera.

Kataluniatik, Brincadeira dator. Musikalki, fusioa da taldearen ardatz nagusia; horri ezinbestekoa den gorputz adierazpena gehitu behar zaio, banda honen ezaugarria den ikus-entzunezko efektu zirraragarria gehitzeko.

Hiru kidek osatutako munduko laukote bakarra da El Cuarteto Maravilloso. Legoako musikariak izango balira bezala, Chabolo, Malajo eta Tonito, hiru musiclown, munduko kale, plaza eta parkeetan dabiltza, askotako emanaldi originalez beteriko ikuskizun dibertigarria erakusteko.

Euskal Herriko musika tipikoa jotzen duen San Ferminetako Muthiko Alaiak taldea ere Bizkaira etorriko da.

The Graffiti Classics taldea, Covent Garden izenekotik etorritako lagunek osatzen dute. Gaur, harizko laukotearen musika egiten dute modu freskagarrian eta dibertigarrian.

Galiziatik, La Magnifique Bande Dos Homes Sen Medo izeneko taldea hurbilduko da. Pertsonaia xelebre bezain eleganteak izaki, denboran zehar eramango gaituen bidaia batean murgilduko gaituzte, jazz, rock & roll, dixie edo funk bezalako estiloak nahiz XVII. mende hasierako musika italiarra interpretatuz. Hori guztiori, umorez, glamourrez eta sentsualitatez beteriko koreografiez lagundurik.

La Parrús Dixie Band-eko taldekide hauek ez dute lotsarik. Ezinezkoa da beraien musikak, jariotasunak, umoreak edota poztasunak ez harrapatzea.

Mastretta abentura kolektiboa da eta musika herrikoiaren iturriak bilatzen ditu. Musikariak lotzen dituen laguntasuna da kontzertu bakoitza festa bihurtzen duen sekretua.

Million Dollar Mercedes Band, New Orleans Pussycats, Samba Pa’ Ti, Sedajazz eta Frantziako The Brassmatics taldeak ere arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button