IKUS-ENTZUN

“Datorren Zinea” izeneko zikloa, Bilbon

Bihar, azaroaren 25ean, Bilboko Udalaren eta Alondegiko Golem zinemen bultzadaz antolatu den Datorren Zinea izeneko egile-zinemaren zikloa hasiko da. Zikloaren bidez Alondegiko Golem zinema-aretoek egunero film bat emango dute, abenduaren 1era arte.

Egitasmoan hainbat banaketa-enpresa bildu dira, eta horien bidez, Berlineko, Veneziako, Torontoko eta Donostiako jaialdietan sarituak izan diren zazpi film interesgarriak proiektatuko dira.  Lanak jatorrizko bertsioan emateaz gain, zinearen arloko aditu ospetsuek aurkeztuko dituzte.

Bihar abiatuko den ekimenean, Benoît Deléphine zuzendariaren Borrar el historial izeneko lana pantailaratuko da 19:00etan. Kasu horretan aurkezpena Jose Luis Cienfuegosek, Sevillan egiten den Zinema Europarreko Jaialdiko zuzendariak, egingo du.

Pantailaratuko diren beste lanak honakoak dituzue: azaroaren 26an, Druk (Another Round), (Thomas Vinterberg. Danimarka, 2020); azaroaren 27an, Charlatan ,(Agnieszka Holland. Txekia, 2020); azaroaren 28an, Crock of Gold: A few Rounds with Shane MacGowan (Julien Temple. Irlanda, 2020); azaroaren 29an, Martin Eden (Pietro Marcello. Italia, 2019); azaroaren 30an, Perfumes (Grégory Magne. Frantzia, 2020); eta abenduaren 1ean, The Father (Florian Zeller. Erresuma Batua, 2020)

Datorren zinea zikloa #BilbaoUdazkena2020 programa osatzen duten kultur proposamenetako bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button