BESTELAKOAK

Datorren urterako “Barandiaran Beka” deialdia

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2022ko Barandiaran Beka deialdia ireki du. Arkeologia izango da ikerketaren ardatza eta urtebeteko epean garatu beharko da epaimahaiak hautatutako proiektua. Interesatuek azaroaren 30era arte daukate beraien proposamena bidaltzeko epea, eta banaka nahiz taldean aurkeztu ahal dira.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak “ikerketa gai berritzaileak sustatu nahi ditu, bai eta ikertzaile berriei bidea ireki ere”.
Baldintzetan esaten den bezala, ikertzaile batek ezin izango du beka hori bi aldiz eskuratu. Beste aldetik, soilik argitaratu gabeko lanak eta izaera propioa dutenak finantzatu ahal izango dira, eta deialditik kanpo geratuko dira neurri handiagoko beste proiekturen baten zati direnak, zein bestelako finantzaziorik dutenak ere. Azkenik, gaiaren berritasuna izango du gogoan epaimahaiak.

Bekaren zuzkidura 10.000 eurokoa izango da.

Eusko Ikaskuntzak, On Jose Migel de Barandiarani 1979. urtean egin zitzaion omenaldia zela eta, urteroko Ikerketa Beka sortzea erabaki zuen. Hala, urtez urte etnografia zein arkeologia ikerketak sustatzen dira, gaia txandakatuz.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button