MUSIKA

Datorren hilean, Donostiako Jazzaldiaren distira hedatuko da berriz

Donostiako Jazzaldia uztailaren 20tik 25era izango da, eta guztira 84 kontzertu eskainiko dira hiriko 14 agertokitan.

Aurtengo Jazzaldiak lehen mailako artista ugari bilduko ditu 14 agertokitan: Trinitate Plaza, Keler Gunea (Zurriola hondartza), Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia, Škoda San Telmo Museoa, Frigo Gunea, Fnac Gunea, Chillida Leku, Kutxa Kultur Tabakalera, Club Aretoa, Nauticool, Forum Fnac eta bi agertoki Garberan.

Guztira, 84 kontzertu emango dira, erdia baino gehiago doan: 21 tokiko taldeenak, 10 familiei zuzenduak Txikijazzen hamargarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren zortzigarren ediziokoak, 4 Katapulta zirkuitukoak…

Eta betiko legez, programazioan izar handiak daude, tartean, Herbie Hancock, Iggy Pop, Diana Krall, Simple Minds, Gregory Porter, León Benavente, Hiromi, Steve Coleman, Amina Claudine Myers, Mulatu Astatke, Benny Green, Bruce Barth, Ben Lamar Gay, Louis Cole, Miho Hazama, Curtis Harding, Craig Taborn, Sofiane Pamart, Marco Mezquida, Christone “Kingfish” Ingram, Lakecia Benjamin, Lucia Fumero, Carlos Sarduy, Chico Pérez, Atrisma eta Oreka TX, beste askoren artean

Aurten, Amina Claudine Myers eta Mulatu Astatke artistei emango zaizkie Donostiako Jazzaldia sariak, musika estilo horretan egin duten ibilbide oparo eta luzeagatik.

Eta musikarekin batera zinema ere presente egongo da, eta Euskadiko Filmategiak antolatzen duen Jazzinema zikloaren seigarren edizioan hainbat film pantailaratuko dira.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button