IKUS-ENTZUN

Datorren astean hasiko da FANT jaialdia

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak maiatzaren 7tik 16ra bitartean ospatuko du 27. edizioa.

Hala, datorren ostiralean, maiatzaren 7an, inaugurazio-ekitaldi batekin hasiko da jaialdia. Ekitaldia Campos Eliseos antzokian izango da, 18:30ean hasita, eta bertan, Goya sarien edizioan 15 kandidatura lortu zituen Ilargi Guztiak. Todas las lunas filmaren estreinaldia programatu da.
Gala horretan, gainera, Fantrobia saria eta Ohorezko FANT Saria banatuko dira. Lehena, Lluís Quilezentzat izango da, zuzendari, gidoilari eta errealizadore bartzelonarrarentzat; bigarrena, Jaume Balaguerórentzat. Biak joango dira galara sariak jasotzera. Ekitaldiaren amaieran, Anything for Jackson Justin G. Dycken filma pantailaratuko da.

Jaialdiaren sekzio ofizialak programazio askotarikoa eta interesgarria izango du. Guztira hamabi film luze aurkeztuko dira, eta Film Luze Onenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren FANT2021 saria jasotzeko hautagaiak izango dira.

Film laburrek pisu handia izango dute zinemaldiaren programazioan, 31 proposamenekin. Aurtengo FANTeko film laburrek 3.000 euroko bi sari (Film Labur Onena eta Ikusleen Film Labur Onenaren Saria) eskuratu ahal izango dituzte. Horiek Sail Ofizialeko film labur onenei emango zaizkie, epaimahaiaren eta zinemaldiaren publikoari esker. Horrez gain, 1.500 euroko saria emango zaio Film Laburreko Fantasiazko Panoramako Film Labur Onenari eta 2.000 eurokoa Euskal Film labur Onenari.

Euskal zigilua oso presente dago FANTen, eta 11 film labur ikusteko parada egongo da. Maiatzaren 8an izango dira ikusgai Azkuna Zentroko Auditorioan, 18:30ean hasiko den saioan.

Horretaz gain, makina bat sail, erakusketa eta bestelako ekimen gauzatuko dira aurtengo FANT jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button