MUSIKA

Kokein taldeak “Lurpekhariä” izenburuko lan rockzalea argitaratu du

“Musikalki rock koordenadetan jarraitzen du Kokein taldeak. Lau hizkien atzean, ordea, rock ulertzeko modu asko batzen dira, eta Kokein taldearen disko berrian ere, rock kantu asko daude rock disko bakarrean”, azaldu du Musikazuzenean webguneko kide Koldo Otamendik, Kokeinen lan berriaren harira, Promomusika agentzian bidalitako oharrean.

Halere, rockean errotutako diskoa izanagatik ere, bestelako estiloen zertzeladak ere ageri dira grabazioan bildutako doinuetan. “Lurpekhariä disko irekia da. (…) Ñabardura askotako rocka”.

Gitarren eta ahotsen lana azpimarratu beharrekoak dira, sekulakoak. Oinarri erritmikoa, halaber, sendo eta dinamiko ari da. Taldea lau urtez isilik egon dela nabarmendu behar dugu, eta itzulera nota altukoa izan da.

Diskoa aurtengo udan grabatu dute Tolosako Bonberenea estudioan eta Donostiako REC Grabaketa Estudioan. Karlos Osinagak eta Haritz Letek grabatu dute; lehenengoak, gainera, nahasketak egin ditu. Masterizazioaz, berriz, Victor Garcia arduratu da, Bartzelonako Ultramarinos Mastering-en. Diseinua Mikel Larratxeren lana da.

Zuzeneko aurkezpenei dagokienez, 25ean, etxean arituko dira, Eibarren; abenduaren 3an, Durangokoo Azokako Ahotsenea gunean; eta, azkenik, 16an, Tolosako Bonberenean.

Informazio gehiago: kokein.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button