EUSKARA XEDE

“Darabilbo” programa itzuli da

Darabilbo programa martxoan itzuliko da, beste 14 proposamen berri eta doako ekarriz euskarazko aisialdirako. Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko xedea duena; euskara hobetu nahi dutenentzat edo besterik gabe euskaraz dibertitu nahi dutenentzat da.

Hil osoan zehar makina bat kontu ondu dira: arropa egiteko tailerrak, zeramikakoak, gastronomikoak, museoak ikusten joatea edo literatur berbaldiak eskaintzen dira, besteak beste. Eskaintza horretan, gainera, bada jarduera bat bereziki 4 eta 12 urte bitarteko adingabeak dauzkaten familientzat. Koloretako Ziaboga jarduera martxoaren 23tik 30era bitartean egingo da, Bidarte udaltegian eta Karmelo plazan, eta hiru saio eskainiko ditu egunean.
Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus web orrialdean.

Darabilbo 2013an abiatu zen, eta askotariko jarduerak sartu ohi dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button