MUSIKA

Munlet bikoteak “EP4” lana plazaratu

Anita LadyFingers (ahotsa, teklatuak, theremin) eta Ina Herr Professor (programazioak, gitarra eta teklatuak) musikariek zuzentzen duten Munlert bandak bost doinu berri biltzen dituen EP4 izenburuko grabazioa plazaratu du; lau kantu horien artean, Pixies talde ezagunaren Isla de Encanta doinuaren bertsioa bildu dute.

Bost doinuak grabazioa sarean dago eskuragarri, baina CDan ere argitaratuko dute; 50 bat ale egingo dituzte. Punk-rock eta elektronika estiloetan prestatutako bost lehergailuok El Cubo estudioetan grabatu dituzte, 2013tik 2014ra bitartean. Diseinuaz, berriz, The Death Team lantaldea arduratu da.

Mendaroko bikoteak, gainera, beste bi EP plazaratuko dituzte hurrengo hilabeteetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button