ESZENA

Haurrentzako antzerki-testuen lehiaketa, Nafarroako Antzerkiaren Eskolan

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrentzako antzerki-testuen lehiaketa antolatzen dute. Hogeita bederatzigarren edizio horretarako lanak aurkezteko epea uztailaren 20an amaituko da. Sari bakarra entregatuko da,  2.500 eurokoa.

Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkez ditzake, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Testuak argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izango dira, eta ezin dira beste edozein lehiaketatan saritutako lanak aurkeztu.

Lan berriak posta elektronikoz bidaliko dira  biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, honakoa jarrita: Haurrendako antzerki testuen XXIX. lehiaketa. Horrekin batera antzezlanaren izenburua eta egilearen izengoitia eta curriculum laburra, izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa bidaliko dira.

Testuak saria jasotzeko orduan kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modua hartuko dira kontuan. Irailaren lehen hamabostaldian sariak jakinaraziko dira.

Bete beharreko baldintza guztiak eta bestelako jakingarriak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button