BESTELAKOAK

Itzulpengintza eta teknologia

Urrian hasita eta datorren urteko uztailera bitartean, Eibarreko Markeskoa Jauregian gauzatuko da Itzulpengintza eta teknologia izeneko gradu-ondokoa. Matrikulatzeko epeak zabalik dituzue honezkero.

Azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.

Gradu-ondokoaren helburu batzuk honakoak dira: Itzulpen enkarguekin lotutako prozesu guztiak sakon ezagutzea; itzulpengintzari aplikatzen zaizkion oinarrizko teknologiak modu praktikoan erabiltzen ikastea; ordenagailuz lagundutako itzulpenaren teknologia, prozesu eta tresnak ezagutzea, eta gauza bera itzulpen automatikoarekin lotutako teknologia.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button