BERTSOTAN

Elustondo eta Lizaso aurrera G Puntuan

Nerea Elustondok irabazi zuen Eibarko saioa, eta Beñat Lizasok Lazkaokoa. Biek aurrera egin dute final laurdenetara.

Eibarren, Coliseo antzokian, Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola, Jokin Labayen, Nerea Elustondo, Felix Zubia eta Iker Osa aritu ziren. Eta Lazkaon, berriz, Unai Muñoa, Nahikari Gabilondo, Beñat Lizaso, Beñat Iguaran, Iban Urdangarin eta Adur Gorostidi, Areria kulturgunean, 17:30etan, Irati Arrietak zuzenduta.

Eibarren 300 lagun inguru batu ziren saioaz gozatzeko, eta esan bezala Nerea Elustondok irabazi zuen. Lazkaoko saioan, Beñat Lizasok lortu zuen puntu gehien.

Gpuntuaren hurrengo hitzordua Elgoibarren izango dute bertsolariek, urriaren 1ean, 17:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button