LITERATURA

“Bränskint”, Goizalde Landabasok asmaturiko letren hiria

Goizalde Landabaso Bränskint mikro-ipuinez osaturiko liburua argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Horretarako, idazle bizkaitarrak Bilbo izan zitekeen Bränskint ziutatea sortu du, eta porlanezko oihan horretan kokatu ditu mikro-ipuin itxurako kronika poetikoak.

Uberan.org webgunean irakurri dugun elkarrizketan idazleak adierazi duenez, mikro-ipuinok kutsu poetikoa daukate: “Nik, berez, beti izan dut poesiarako joera. Ez dakit zergatik baina edozer idazten dudan bakoitzean, joera hori hartzen dut. Aurpegiratu inoiz ez didate hori aurpegiratu, baina serio idazten dudanean ere zirrikitu batzuetatik poesiak ihes egiten duela esan izan didate. Poesia zalea naiz, poesia irakurle amorratua naiz”.

Ipuinotan, halaber, munduko hainbat hiritan gerta zitezkeen istorio ilunak jasotzen dira, baita Bilbon ere. “Ipuin hauek leku askotan idatzita daude baina gehienak Bilbon idatzi ditut. Bilboko leku berezi batean bizi naiz, Alde Zaharrean. Nire etxe azpian yonki-ek lo egiten dute eta arrantza egiten dute, korrokoiak harrapatu eta jan egiten dituzte. Egunero ikusten dut beste errealitate hori. Oso auzo nahasia da, arraza asko eta kultura asko eta hizkuntza asko nahastuta daude.

Bisitatu izan ditudan hirietan ere, saiatu naiz leku horiek ezagutzen. Ia gainontzeko hirietan gauza bera ematen den. Eta zentzu batean, egia da hiri guztiak berdinak direla. Funtsean, gizakiak bizi gara hirietan eta gizaki denak gara berdinak. Aldatu daitezke ohiturak, kultura, hizkuntza… Baina funtsean gauza berberak egiten ditugu eta instintu berberak ditugu”.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko sartu Uberan.org-en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button