BESTELAKOAK

Euskaraz eta euskararekin jolasean aritzeko lehiaketa

Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, Kutxa Ekoguneak euskara sustatzeko helburuarekin Euskararen Ginkana bultzatu du beste behin. Hizkuntza-praktika ekologikoak gaiarekin abiatuko da seigarren edizioa urtarrilaren 23an.

Euskararen Ginkana euskaltzale eta kultura edo aisialdiarekin lotutako taldeen arteko lehiaketa da. Euskal Herriko 80 talde baina gehiagok parte hartu izan dute azken edizioetan.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengo faseak bost asteko iraupena izango du,  urtarrilaren 23an hasi eta otsailaren 27an amaituta. Fase honetan euskararenginkana.eus webgunean astero argitaratuko diren probak gainditu beharko dituzte taldeek. Bigarren fasea, final handiaren eguna izango da. Martxoaren 9an burutuko da Kutxa Kultur-en (Tabakalera eraikineko 4. Solairuan. Donostia). Lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeak lehiatuko dira bertan.

Izena emateko epea urtarrilaren 30a bitartean egongo da zabalik.

Informazio guztia: Euskararen Ginkana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button