
Los Angeles hiriko Cobalt Cranes rock taldeak hiru emanaldi egingo ditu gurean: urtarrilaren 23an, Iruñeko Nebula aretoan izango dira; 24an, Bermeoko Kapillan, 13:00etan, eta, azkenik, 24an, Gasteizko Gora tabernan.
California grunge estiloaren ordezkariak dira Cobalt Cranes. Genero horrek gehiago edaten du psikodelia melodikotik, punk-rock oldartutik baino.
2014an, Days in the sun izenburuko lana grabatu zuten Lollipop Records diskoetxe prestigiotsuarekin, eta harrezkeroztik, makina bat kontzertu egin dituzte AEBetako mendebaldeko kostaldean, bertako undergroundaren ordezkari nagusienekin batera, tartean, Thee Oh Sees, The Spits eta The Coathangers.
Aurretik, 2013an, Head In The Clouds diskoa argitaratu zuten. Egun, lan berria prestatzen ari dira Alain Johannes (Queens Of The Stone Age, Mark Lanegan, Them Crooked Vultures) ekoizlearekin.