BESTELAKOAK

Munduko errealitate kulturalak hurbilago "Bidaiaren Txokoa" ekimenarekin

Urrian eta azaroan, Txurdinagako kiroldegiaren ondoan dagoen Begoñako barrutiko Udaltegian, hainbat hitzaldi, proiekzio, erakusketa, prestakuntza tailer eta munduko musika kontzertuak izango dituzue gozagarri Bidaiarien Txokoa programak luzaturik.
Nagore Zuazo programaren arduradunak esan duen bezala, "ekinbidearen helburua bidaiari handien ikuspegitik, beste kultura, ohitura eta jende batzuen errealitatea hurbiltzea da. Horretarako programaren euskarriak diren sei zutabe aradaztu ditugu: erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, proiekzioak, kontzertuak eta ikus-entzunezkoen lehiaketa bat."

Hasierako ekitaldia berezia izango da aurten. Bidaiatzeko erei eta bidaia planteatzeko orduan izan beharreko ikuspuntuei buruzko mahai-inguruarekin hasiko da aurtengoa.
Ander Izagirrek Mikel Arredondorekin, Urtzi Urrutikoetxearekin eta Josu Iztuetarekin hitz egingo du. Planteatuko den galdera erreza da. Zergatik bidaiatzen dugu? Bizitza egonkorrarekin apurketa bat da?

Mahainguru horrez gain, urriko hilabete honetan, ikus-entzunezkoen proiekzioa ere jasoko dira. Alice Goffart eta Andoni Rodelgo dira lehenengo hitzaldiaren protagonistak, A Oriente en Bicicleta (urriaren 13an). Bigarren hitzaldia Dolpo: biziaren muturrean euskaraz eskainiko du Joxe Ramon Agirre Marron mendizale ezagunak, hilaren 20an. Azken hitzaldia (hilaren 27an) Iosu Ibarrondok eta Pedro L. Vallejok eskainiko dute, El viaje de aitona izenburupean.

Azaroko ostiral guztietan 20:00etatik aurrera, musika emanaldi batzuk programatu dira: Venezuelako musika (Ynarhú, azaroak 5) Balkanetako musika (Klezmática Trío, azaroak 12), Frantziako musika (Café París, azaroak 19), eta Mursegok, (Maite Arroitajauregi, azaroak 26) eskainiko duena.
Azaroan ere, munduko musika kontzertuekin batera, ETBren Chiloe bidaia programa ezaguna eskaintzeko tartea izango da.
Eta ez ahaztu Bidaiari Dubi Dubi lehiaketaren lehen edizioaren deialdia abian dagoela. Urriaren 15era bitartean lanak bidali ahal dira.

Tailerrak, erakusketak eta bestelakoak osatuko dute aurtengo programazio bidaiaria.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button