ESZENA

Dantza Zirkuituko proposamenak, Gasteiz eta Dulantzin

Krego-Martin Danzak Laboratorio Inocencia koreografia aurkeztuko du urriaren 22an, igandean, Gasteizko Principal antzokian, eta egun berean, Múcab Dansek Burbujas de Papel taularatuko du Dulantziko Txema Blasco auditoriumean. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatutako ekimenak dira honakoak, eta XIII. Dantza Zirkuituaren barruan programatu dira.

Begoña Kregok eta Maria Martinek osaturiko Krego-Martin Danza taldea Así y Restar kale-ikuskizunarekin estreinatu zen BAD Jaialdian, 2011. Urtean. Orain Laboratorio Inocencia izeneko obra egiten ari dira. “Inocencia bera bezain berezia den laborategi batean bizi den zoologo bat da. Laborategira behar bezala ebatzi ez diren eta baztertuta geratuko diren esperimentuetako izakiak iristen dira beste laborategi batzuetatik. Forma anitzeko izaki hibridoen zirku bat gogorarazten duten muturreko kasu bitxiak dira. Elkarren artean beren emozioak partekatzeko premia handia duten izakiak dira, baita Inocenciarekin berarekin ere, azken horrek beren aukerak esploratzera animatzen baititu”.

Múcab Dans dantza-konpainiaren Burbujas de Papel lana dantza, musika eta multimedia uztartzen dituen ikuskizuna da, interaktiboa, parte hartzekoa eta familia osoari zuzendua. Askotariko burbuilez -xaboizkoak, digitalak, paperezkoak, globo fosforeszenteak…, mundu fantastiko bat begien aurrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button