MUSIKA

Cobra eta Floxbin taldeen kontzertua, Errenterian

Urtarrilaren 14an, barikuan, 21:00etan, Errenteriako Niessen aretoan, Oarsomusikak kontzertu ederra atondu du urte berriari hasiera emateko. Kontzertuan Cobra eta Floxbin taldeak arituko dira.

Floxbin 2013an sortutako talde usurbildarra da. Iraupen luzeko bi disko argitaratu ditu: Ak! (2015) eta Hil arte bizi (2019), eta single pare bat: Suge begi eta Raus von hier, biak 2021eko urtean. Metal industriala estiloa ardatz duten abesti indartsu eta hitz zuzenekoak haizatzen dituzte.

Cobra 2006an sortu zen, talde ezberdinetan ibilitako musikari esperimentatuen eskutik (π.L.T., Berri Txarrak, Kokein, Dinero…). Nagusiki rock estiloa jorratzen dute, stoner edota metal ukituekin. Lau disko eta E.P. bat dauzkate besapean, eta azkena, Fyre izenekoa, aurkeztuko egingo dute bertan.

Errenteriako udalak hala erabakita, kontzertua eserita izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button