ESZENA

“Clown Zorrotza” jaialdiaren XIV. edizioa

Bilboko Udalak Clown Zorrotza programaren XIV. edizioa ospatuko du asteburu honetan, ekainaren 2an eta 3an, Zorrotzako Azoka Parkean. Guztira, lau konpainia eta artistak parte hartuko dute. Clownaren diziplina erabateko protagonista izanik, hitzordu guztiak doakoak izango dira eta adin guztietako pertsonek gozatu ahal izango dituzte.

Ostiral honetan inauguratuko da Clown Zorrotza, 18:30ean, El Perro Azul Teatro taldearen Globe Story emanaldiarekin. Lan horretan maitasun istorio bat erakusten da zinema mutuaren erritmo ikaragarriaz baliatuz. Hurrengo ekitaldia Mundo Costrino taldearen eskutik dator: The Crazy Mozarts. Sebastian Guz zuzendariak mundu osoko jaialdietan parte hartu du, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta nazioarteko clown ospetsuak zuzentzen duen konpainiaren laugarren ikuskizuna da hau.

Larunbatean, ekainaren 3an, 18:30ean, Paco Palomo Konpainiak Paquí pallá aurkeztuko du. Itxuraz ezer ez daukan pailazoaren maletatik sorkuntzaren bidaiara eramango gaituzten bideak sortzen dira.
Eta jaialdiak agur esango du, 19:30ean, Capitán Maravilla Produccionek ekarriko duen Non Cras lanarekin. Pieza horretan clown, antzerkia eta zirkua uztartuko dira.

Programaren xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button