BERTSOTAN

“Bapatean 2021”, urteko bertso bildumarik ederrena

Bertsozale Elkarteak Bapatean 2021 urteko bertso bildumarik ederrena kaleratu du. Formatu digitalean egin bilduma azken urteotan, baina aurten, liburu-formatua itzuli da.

Maddi Sarasua Laskaraik idatzi du liburuaren hitzaurrea. Bertsolari lapurtarra bertso ekitaldien zentzuaz eta kulturaren funtzioaz aritu da: “Egon dira plazak eta saiatu gara bertsolariok umorea pizten, kezkei eta gogoei kantatzen. Baina denen kezkak eta gogoak berdinak ez direnean ez da erraza zer kantatu asmatzen. Eta plazara seguru atera behar den arren, galderak dauzkagu barruan”.

Bertsozale elkarteko webgunean irakurri ahal izan dugunez, “Guztira 54 bertso saiotako 80 bertsoaldirekin osatu da bilduma: 548 bertso transkribatu dira gai, doinu eta ohiko informazio guztiarekin. Hautaketan lurraldetasun, genero eta belaunaldiartekotasuna kontuan izan dira, bertsolari bakoitzak egindako bertso kopurua ere bai. Lehen aldiz, Ipar Euskal Herriko ahapaldiak dagokien forman idatzi eta izendatuta dakartza bildumak. Urtero bezala, bertso plazari buruzko datu orokorragoak ere eskaintzen dira.”

Bildumaren gaineko datu gehiago, hemen duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button