BERTSOTAN

Atarrabiako finalaurrekoan Eneko Lazkoz nagusi

Atarrabian jokatu zen joan berri den asteburuan 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Bertan aritu ziren Aimar Karrika, Saats Karasatorre, Joana Ziganda, Eneko Lazkoz, Sarai Robles eta Xabi Maia.

Guztien aurretik, Eneko Lazkozek eskuratu zituen puntu gehien (399), eta hortaz, martxoaren 23an Iruñeko Anaitasunan jokatuko den finalerako txartela eskuratzen lehena izan da. Haren atzetik sailkatu dira Xabi Maia (352,5), Aimar Karrika (349), Saats Karasatorre (335), Sarai Robles (326,5) eta Joana Ziganda (312). Bost bertsolari hauek hiru finalaurrekoak igaro arte itxaron beharko dute, finalera sailkatzen diren jakiteko.  Osotara, 8 bertsolari pasako dira finalera, finalaurrekoan aritu diren 18etatik.

Datorren larunbatean, Nafarroako Bertsolari Txapelketak beste hitzordu bat izango du Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Han, Julio Soto, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Diego Riaño, Iker Gorosterrazu eta Iban Garro bertsolariak bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button