ESZENA

Bizitzaren festa modu askotan ospatzen da

Gaur, ekainak 15, eta BLV-ART adierazpen artistiko urbano eta abangoardistei buruzko jaialdiaren barruan, BilbaoArtek antzerki performance bitxia jasoko du 19:30ean, Rubik konpainiaren eskutik:  La fiesta de la vida se celebra de diversas formas

“Bizitzaren festa gogora ekarri nahi digun ikuskizuna da; egunean egunekoa ospatzea, begi berriekin begiratzea ezaguntzat jotzen dugunari, berriro maitemintzea, lehen barre eragiten zizkiguten gauzekin barre egitea”.

Rubik konpainia 2013an sortu zen. Estitxu Zaldua eta Juanjo Herrero dira kideak, biak Antzerki Fisiko eta Bisualean lizentziatuak Institut del Teatren (Bartzelona). Lan honetan, mugimendu eder eta koordinatuen bidez, bikote honek publikoa “sentsazioen eta oroimenen bidaian eramango du denon oroimenaren iraganera”.
Interprete biek antzerki bisualean oinarrituta, iradokitzeko beste modu batzuk bilatzen dituzte antzerki konbentzionaletik haratago joateko mugimendu iradokitzailearen bidez. Igor Urzelai, dantzari, koreografo eta artista perfomantikoaren kolaborazioa ere izan dute lan hau osatzeko orduan. 

Nº IV from Rubik Cia. on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button