MUSIKA

GAS Drummers, Simca eta Enkore taldeek joko dute gaur Bilbon

Rock talde hauek (GAS Drummers, Simca eta Enkore) Bilbon izango dira gaur. Lehen aipatu bezala intentsitate handiko rocka jotzen dute hirurek. Kontzertua L'Mono aretoan izango da 20:00etan.

Gas Drummer Xerez hiritik dator eta 10 urteko ibilbidea egin du jada. Urte horietan 500 kontzertutik gora eskaini ditu, eta bost disko argitaratu. Laukotearen azken lana iazko da, Decalogy, eta bertan hasieran jorratzen zuen hardcore melodikoa apur bat baztertu eta power pop eta rock amerikarra besarkatu ditu.

Andaluziarrekin batera bertako bi talde izango dira L'Mono-ko agertokian: Simca (Basauri, post hardcore eta rock independentea), eta Enkore (Bilboko power rock hirukote bizia, egun estreinako diskoa prestatzen ari dira).

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button