Bertsolari filma eskainiko da bihar, irailaren 22an, larunbata, 19:00etan, Miarritzeko Le Royal zinema aretoan.
Hara hurbilduko diren zaleen artean Odei Barroso eta Sustrai Kolina bertsolariak izango dira, eurek egingo baitute gero bertso-saio bat, afariarekin bat eginez. Afaria, Miarritzeko gaztetxean egingo dute 21:00etan, filmaren proiekzioaren ondoren
Beste aldetik, bihar, Arabako Saratxoko Herriko elkartean Arabako Bertsolari Txapelketako 5.aurre-kanporaketa jokatuko da. Goizean, Iñaki Tena, Uxue Rz de Arkaute, Paula Amilburu, Andoni Murga, Xabi Lpz de Santiago eta Julen Eizagirre arituko dira, eta arratsaldean 6. saioan, Amaia Lasaga, Maria Izaga, Asier Zubizarreta, Oier Arbina, Unai Argote eta Josu Olano.
Gasteizen ere bi saio politak egongo dira: bertso-saioa Fraking-ez nazioarteko egunean, eta EHko dantzarien topaketan. Lehenengoan Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Irati Anda eta Ruben Sanchez bilduko dira eta bigarrenean, Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta.