IKUS-ENTZUN

“A Ciambra” film pantailaratuko du Kresala zineklubak

Donostiako Kresala zineklubak A Ciambra (Jonas Carpignano, 2017) pelikula aurkeztuko du gaur, Tueba aretoetan, 19:30etik aurrera. Emanaldia Bartzelonako Cinema d’Autor nazioarteko jaialdiarekin lankidetzan ondu dute.

Filma oraintsu burututako Giza Eskubideen Zine Jaialdian eman zuten. Ekoizpen italiarra da. Ijitoen komunitatean familiak duen garrantziaren inguruan ardazten den drama da. Cannes eta Sevilla hirietako jaialdietan saritutako lana da.

Kresalaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Legerik gabeko A Ciambra-ko ijito komunitatean, familiak du lehentasuna. Hori uste du 14 urteko Pio-k, bere anaia Cósimoren ereduari jarraituz. Cósimo espetxean sartzen dutenean, Piok bere gizontasuna adierazteko aukera ikusten du, bere familia hainbat modu arriskutsutan hornituz. Baina heldua izatea uste baino neketsuagoa da”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.