MUSIKA

The Wailers reggae talde mitikoak Tolosak joko du martxoaren 5ean

The Wailers taldeak 250 milioi diskotik gora saldu ditu bere ibilbidean, eta reggae estiloa finkatu duen aitzindarietakoa izan da. Jada 40 urte daramatzate kontzertuak eskaintzen eta 40 kontzertu baino gehiago eskaintzen ditu urtero. Taldearen formazioa betikoa izaten jarraitzen du, formazio originala da, alegia. Egun disko berria prestatzen ari da.

Horrela, Bob Marley musikariarekin Exodus lan mitikoa grabatu zuen taldea agertokietara itzuli da, eta emanaldi guztietan euren kantu arrakastatsuenak jotzen dituzte, tartean, I shot the sheriff, No woman no cry, eta One Love.

Duela gutxi Getxon izan ziren eta orain Euskal Herrira itzuliko dira, Tosolako Euskal Herria Plazara, hain zuzen. Kontzertua martxoaren 5ean izango da.

Radiation-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button