IKUS-ENTZUN

“Chez les Basques” zikloa Iparraldeko hainbat herritan aurkeztuko da

Chez les Basques zikloa Iruñeko Punto de Vista zinemaldian aurkeztu zen eta orain, Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) elkarlanean, Iparraldeko hainbat herritan izango da ikusgai, azaroaren 15a arte.

Hain zuzen ere, film horiek grabatutako herrietan pantailaratuko dira, tartean, Iruñea, Donibane Lohizune, Ortzaiz, Maule, Donapaleu, Donibane Garazi eta Biarritzen.

Iruñeko Punto de Vista zinemaldiaren arabera, “Orson Wellesen mendeurrena dela eta, Iparraldean filmatu zituen dokumentalen emanaldiekin, Chez les Basques zikloak (euskaldunen artean, frantsesez) Pirinioetatik Atlantikora bitarteko lurralde horretan jasotako ondare dokumental garrantzitsuari babestu eta multzo batean bildu nahi du estreinako”.

Azaroaren 9an, Hendaiako Les Variétés zineman emango dute Around the world with Orson Welles (Pays Basque I + Pays Basque  II) eta biharamunean, azaroaren 10ean, bi film izango dira ikusgai Maulen: The Basques of Santazi eta Maskaradak (1980, Jean-Dominique Lajoux).

Gainerako hitzorduak hauexek izango dira: Azaroaren 11n Hazparnen; 12an, Ortzaitzen; 13a Urruñan; 14an Biarritzen, eta 15ean, Baionan. Azken egun horretan, Eugène Green-en Hitza egin estreinatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button