
Erriberriko Antzerki Jaialdiak bi egonaldi edo ikerketako laborategi antolatu ditu Nafarroako arte eszenikoen egile edota konpainia profesionalentzat. Proiektuak aurkezteko epea aste honetan amituko da, apirilaren 30ean.
Arte eszenikoetako sormen artistikoaren edozein alderdirekin lotuak dauden proiektuak aurkeztu ahalko dira, eta horien artean baloratuko da proiektuak hezkuntzarako atal bat edo jendearekiko bitartekaritza-programa bat jasotzea.
Egonaldiaren iraupena uztailaren 15etik uztailaren 31ra arte izango da, eta bat Erriberrin izango da, eta bestea Beiren. Jaialdiak erabakiko du bi egonaldiak zer tokitan egingo diren eta lanerako espazio bat eskainiko du, herri bakoitzeko udalak utzitako lokal batean, zehazten den ordutegian.
Egonaldi bakoitzak 6.000 euroko gehieneko zuzkidura du (BEZa barne), eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak jarriko du diru hori.
Proiektuak eta eskatutako gainerako dokumentuak programasydifusion@navarra.es helbidera mezu elektronikoa bidalita aurkeztu beharko dira, gaian hau jarrita: Erriberri 2022ko egonaldien deialdia.
Bestelako jakingarriak, Erriberriko Antzerki Jaialdiak ditu.



