MUSIKA

Neurosis taldeko Scott Kelly, Azkoitiko Matadeixen

Larunbatean, hilak 7, Scott Kelly (Neurosis, Shrinebuilder) musikari estatubatuarrak Azkoitiko Matadeixen joko du, 21:00etatik aurrera.
Kelly-k Mirrors for Psychic Warfare bakarkako lan berria aurkeztuko du, Sanford Parker (Minsk, Correction House) musikariaren laguntzarekin. Parker musikaria ez ezik, ekoizlea ere bada; Eyehategod, Woven Hand eta Voivod taldeen lanak ekoitzi ditu, besteak beste.

Scott Kellyk hauxe azaldu du, Mirrors for Psychic Warfare lanaren harira: “Esperimentu zaratatsua, isila, mugatua eta oldarkorra da, forma eta modu guztien bidezkoa. Kontzeptua Europan aurkeztuko dut, zuzenean, otsaila eta martxoa bitarte. Horrekin batera, My Proud Mountain diskoetxeak argitaratutako The Oracles Hex zazpi hazbetekoa ere izango da. Hori guztia onartuko duten buru irekien bila nabil”.

Sanford Parker-ek ere bere bakarkako egitasmoa aurkeztuko du, Two from the Eye. Disko horretan erritmo pisutsuak, drone atmosferikoak eta geruza psikodeliko dentsoak bildu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button