LITERATURA

“Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak”

Josu Martinezek Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak (Elkar) liburua kaleratu du duela gutxi. Lan bitxi honetaz, “euskal gatazkari lotuta, azken 50 urteetan gertatu diren hamar ihesaldiren kronika proposatu gura dizuet” esan du idazleak.

Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako kronika-erreportaje sorta zabal honetan, azken 50 urteetan euskal gatazkarekin loturik egon diren espetxeetako ihesaldi eta ihes-ahaleginetako batzuk kontatzen zaizkigu, kontakizunerako hainbat teknika erabiliz baina betiere tonu alai batean, edozein izanda ere iheslari batek beti pizten duelako irribarrea. Izan ere, kartzelatik ihes egitea omen da presoaren lehenbiziko betebeharra, badakizue.

Hemen narratzen diren batzuk aski ezagunak izango dira, baina ezezagunak ere beste hainbat. Bukaera zoriontsudunak zenbait, eta gaizki ateratakoak beste hainbeste. Bakarka egindakoak irakurriko dituzue edo kanpoko laguntzaz burutuak ere bai. Denak, hala ere, ausardiaz eta irudimenez beteak.

“Ez da izan nire asmoa gaiari buruzko ikerketa orokor bat egitea. Lan honen helburua ez zen gertatutako guztia biltzea, ez eta objektibitate historikoz egindako tratatu bat osatzea ere. Hala, bistan denez, istorio asko falta dira. Gehienak. Ez dadila inor haserretu horregatik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button