ARTEA

Centelles kazetariaren argazkiak EHUn

Agustí Centelles Espainian gerra hasi zenean, Robert Capa prentsa-argazkilari ospetsuarekin ibili zen argazkiak ateratzen 1939 urtera arte. Bere argazkiak munduko hainbat egunkarietan zabaldu ziren. Orain bere lanaren lagin bat ikusi ahal da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, abenduaren 10etik urtarrilaren 16ra bitartean.

Todo Centelles izeneko erakusketa honetan ehun bat lan biltzen dira. Dokumentutako 105 argazki kronologikoki jarri dira ikusgai eta, Centellesek 1934 eta 1939 bitartean ateratako irudiekin batera prentsako 81 dokumentu eta objektu pertsonalak daude ikusgai, adibidez berea Leica kamera.

Erakusketa ostegunean inauguratu zen, eta bertan, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektore jauna, Alfonso Guerra, Pablo Iglesias Fundazioaren presidentea, eta Octavi Centelles Martí, argazkilariaren semea egon ziren. Atzo, abenduaren 11n, Centellesen lana ulertarazteko helburuarekin, Anton Gascak erakusketaren komisarioak Estudio de una secuencia…¿mito o documentación? hitzaldia egin zuen.
Agustí Centelles egileak (1909-1985) 1984an Arte Ederren Saria jaso zuen bere argazkilaritza lanarengatik eta Pablo Iglesias Fundazioak hartu zuen bere argazkien artxiboaren ardura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button