ARTEA

Carmen Hierro artistaren “Barne Logika” argazki erakusketa

Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Kultura Sailak antolaturik, maiatzaren 8tik 23ra bitartean, Carmen Hierro artistaren Barne Logika argazki erakusketa ikusi ahalko da Elgoibarko Kultur Etxean.

Erakusketan formatu txiki eta ertaineko eskultura sailekin haurren munduaren gainean metafora bisual moduko bat eraikitzen du artistak. Objektu soil eta egunerokoen irudien bitartez, gehigarri espresiboak ezarri eta modu horretan eraldatzen ditu, eta “mikrojokaleku jakinetan kokatuak autorearen munduaren ikuspegia islatzen dute”.

Armando Marin adituaren arabera, “haurtzaroko uneak islatzen dituen irudi indefinitu bat dago. Memoriaren zokoetan baretutako jariokin bat bezala, batzuetan supituki oldartzen zaizkigun horiek, bide horretan egin hausnarketa orori egosgogor aurre egiten dioten errealitate batean. Argazki hauek umorez gainezka daude, autokritikaz, eta zergatik ez, oroimenerako gonbidapen batez. Oraingoan irudiz oroitutako gomuta… Gure haurtzaroko musika bezain gardena dudarik gabe.”

Carmen Hierro Arte Ederretan lizentziatu zen 1994ean Bartzelonako Unibertsitatean eta bertan egin zuen doktoregoa (1995-1997). 2009-2010 artean Photoespaña Masterra jaso zuen argazkilaritzan, teoria eta proiektu artistikoak Madrileko Unibertsitate Europearraren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies