MUSIKA

Garik “Estutu” izenburuko lan berria plazaratu du

Gari eta Maldanbera taldeak Estutu (Elkar) izenburuko disko berria aurkeztu zuten iragan astean. Musikari ezagunak pop kutsuko zazpi doinu lasai bildu ditu. Garik Bilbon grabatu eta ekoitzi du lana, eta musikari bilbotarrekin osatu du Maldanbera taldea: Natxo Beltran, Oier Aldekoa eta Miguel Moyano.

Disko bitalista eta pertsonala da, rock estilotik urrunduta. Hala, pop kantu gertukoak, lasaiak eta intimoak idatzi ditu. Horretarako, formatu txikiko banda eratu du eta formatu horretan arituko da zuzenekoetan ere.

Diskoa El Tigre estudioan grabatu du Garik, Jon Aguirrezabalagaren zuzendaritzapean, eta Xabir Eguiak nahasketak egin ditu. Azkenik, masterizazioaz Jonan Ordorika arduratu da.

Iñigo Astiz kazetariaren aburuz, “Naturala dirudi azken emaitzak: orain arteko Garirik helduenak sortu du orain arteko Gariren diskorik helduena. Orain behar dituen beste edonorentzat ere izango dira bere abestiak”.

Gari & Maldanberak Garesko Vinculo aretoan joko du azaroaren 26an eta handik hilabetera, abenduak 26, Donostiako Victoria Eugenian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button