MUSIKA

Mushroom Caffeine eta La Hora Del Primate, Xurrut pizzerian

Bizkaiko Gorliz herrian dagoen Xurrut pizzeriak sekulako pizzak egin ez ezik, kontzertuetarako zulo garrantzitsua ere izan da beti. Aurten 30 urteko ibilbidea beteko du, eta bide luze eta oparo horretan Euskal Herriko, Estatuko eta atzerriko makina bat talde underground-ek jo dute, tartean, Washington DC-ko post-hardcore eszenako ordezkari askok, edo Black Heart Procession estatubatuarrek.

Larunbatean, apirilak 25, kontzertu interesgarria ondu dute aipatutako urtemugaren harira: Mushroom Caffeine gipuzkoarrak eta La Hora del Primate bizkaitarrak.

Mushroom Caffeine Hondarribiko taldea da, eta garage-rock garaikidea jotzen du. Orain arte bikote izan badira ere, egun hirukote bihurtu da. Bi disko argitaratu ditu. “Egun, asko gustatzen zaizkigu Ty Segall, Night Beats, Temples, Cosmonauts, Acid Baby Jesus… Agertokietan, gainera, talde oso interesgarriak eta dibertigarriak ezagutzen ari gara; tartean, Madrileko Biznaga edo Buildings, biak ala biak oso onak, zuzenean batik bat. Vigoko Fanatsmage ere oso onak dira, gure azken deskubrimendua dira”, esan dute nontzeberri.com webguneak argitaratutako elkarrizketan.

La Hora del Primate konplexurik gabeko punk-blues-soul musika taldea da. Bertako kideak ez dira nolanahikoak eta talde mordoetan aritu dira: Paniks, Atom Rhumba, Munsterland, Buma Ye, Cápsula, Elfo Negro, Inserta, eta abar. Oraintsu, lehendabiziko diskoa argitaratu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button