LITERATURA

“Elkartasun basatia”, Oier Guillanen ahotsean

Oier Guillanek Elkartasun basatia poema liburua argitaratu berri du. Argitalpen horren harira, errezitaldiak egingo ditu Euskal Herriko haibat txokotan.

Hala, gaur, maiatzak 9,  Guillanek errezitaldia egingo du 19:30ean Larratxoko Tomasene kultur etxean, Literaktum jaialdiaren barruan. Hilonetan, halaber, beste emanaldi bat egingo du 14an Baionako Euskal Museoan, Maiatz solasaldietan, 21:00etan.

Ekainean ere beste bi errezitaldi egingo ditu: 1ean , Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izango da, Literaturia jardunaldietan, 18:30ean, eta ekainaren 7an, Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean. Amaitzeko, uztailean egingo diren Eako Poesia Egunetan ere parte hartuko du Guillanek, uztailaren 21ean, hain zuzen.

Elkartasun basatia poesia liburu bat da, baina teatroak bustita dator askotan. Dramaturgia eta poetika oso gertu ikusten ditut eszena garaikidean, eta hori bera esploratzea eta ikertzea interesatzen zait”, esan du Guillanek bere poemategi berriaren harira.

Liburu berri honetako olerkiak luzeak direla esan arren, laburra eta oso esanguratsua den poesia bat hautatu dugu Guillanen asmo literarioak biltzen baititu:

*****

Bufoiak dio

ez ezazu poesia idatzi

ez badakizu justizia

beste hitz batzuekin esaten

*****

Elkartasun basatia poema liburua hemen irakurri daiteke osorik online: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes63

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button