IKUS-ENTZUN

“Caminho longe” filmaren emanaldiak txoko askotan

Josu Martinez (Bilbo, 1986) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta euskal zinemaren historialaria izateaz gain, Caminho longe filmaren zuzendaria ere bada Txaber Larreategirekin batera. Azken hori, ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun eta Errigora elkarteko komunikazio-arduraduna da. Biek makina bat lan ekoitzi dituzte: Sagarren denbora (2010) eta Prohibido recordar (2010) dokumentalak, eta Barrura begiratzeko leihoak (2012) dokumental kolektiboan ere parte hartu zuten. Martínezek Itsasoaren alaba (2009), Gure Sorlekuaren bila (2015) eta Jainkoak ez dit barkatzen (2018) dokumentalak ere zuzendu ditu.

Caminho longe filmak honakoa kontatu nahi digu: Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta, Frantzia eta Espainiak deportatu egin baitzuten 1986an. Kristiane Etxaluze adiskide nekaezinarekin egingo du bidaia.
Filmak soinu banda ederra dauka Joserra Senperenak sortu duena.

Diogun bezala herri askotan ikusteko aukera dago egunotan. Bihar, adibidez, Baionan izango da emanaldia. Donibane Lohizunen, hilak 19, eta Urruñan hurrengo egunean. Hendaian ere 22an emango dute, eta 24an, Donibane Garazin.
Beste data guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button