MUSIKA

Jacco Gardner-ek bigarren diskoa aurkeztuko du Donostian

Jacco Gardner musikari holandar gazteak asteon argitaratu du bere bigarren lana Hypnophobia. Disko horretako kantuak Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean aurkeztuko ditu, maiatzaren 19an. Musika adituek Syd Barret musikari ingelesarekin alderatu dute Gardner.

Jaccok sentsibilitate handiko doinu koloretsuak grabatu ditu, non akorde minorrak eta harmonia eztiak sokekin ukitzen diren, bai eta melotroi, klabikordio eta akordeoiarekin ere. Hala, konponketa barrokoekin jantziriko atmosfera iradokitzaileak lortzen ditu. Psikodelia goxoa.

Hala, 2013an argitaratu zuen Cabinet of Curiosities bere estreinako lana, bai eta kritika espezializatuaren laudorioak jaso ere. Arrakasta horren ondorioz, makina bat zale erdietsi ditu musikari holandarrak. Zale horiek, gainera, irrikan dauden lan berria entzuteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button