ESZENA

“Butaka Txikia” haur eta familientzako ikusgarriak, Gasteizen

Urtarrilaren 7ra bitartean, Butaka Txikia ekimenak arte eszenikorik ikusgarrienak hartuko ditu Gasteizen, Gabonetako oporraldian umeek antzerkigintzarekin goza dezaten.

Borobil Teatro eta La Baldufa taldeen ikusgarrien ondotik, bihar, abenduak 29, 17:00etan eta 18:30ean Ponten Pie taldearen eskutik Loo emanaldia programatu da Aranako Gizarte Etxean. Obra hori haurtzarorako ikuskizunik onena izan zen 2017ko Haurrentzako Arte Eszenikoen Europar Azokan (FETEN). Abenduaren 30ean, 12:00etan, 17:00etan eta 18:30ean,  Imaginart taldearen Little Night ikusteko parada egongo da.

Urtarrileko programazioa honako taldeek eta lanek osatuko dute: Futbolariak eta Printzesak, Eidabe taldearen eskutik (urtarrilak 2); Retahilando, Eugenia Manzanerarekin (urtarrilak 3); Petits Princeps, Mumusic Circusen eskutik (urtarrilak 4); eta Zapata-kaxa batean bizi zen neskatoa, Zum-Zum Teatrerekin (urtarrilak 7).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button