IKUS-ENTZUN

Bulegoa z/b-k bideratzen duen “Zinema_Ilegala” koordinatzeko deialdia

Bulegoa z/b-k antolatzen du Zinema_ilegala, eta orain koordinatzeko deialdia egin du. Izan ere, ekimena “espazio bizia da, baina, nola jarraitu hori egiten eta pentsatzen oraintxe bertan? Nola sortu baldintzak pertsona-talde batek film bat elkarrekin ikusteko esperientzia partekatzeko?”

Hortaz, koordinazio-lana martxoan hasi, eta 2022ko urrian amaituko da, orduan beste deialdi bat egingo baita. Zinema_ilegala koordinazioko lanetan, laguntza eman behar zaio filma proposatzen duen pertsonari, saioa prestatzeko, antolatzeko eta proiekzioaren ondoko elkarrizketan jarduteko.
Gaur egun arte programa koordinatzeko ardura hartu duten pertsonek “nork bere estiloz egin dute, eta zinema, ilegaltasuna eta esperientzia kolektiboak bere praktika berezietatik ulertzeko duten eraz”. Ordena kronologikoari jarraiki, honako hauek arduratu dira Zinema_ilegala koordinatzeaz: Jorge Nuñez, Cristian Villavicencio, Leire San Martin, Marion Cruza Le Bihan, Ainara Elgoibar eta Pablo Marte.

Epaimahai batek aukeratuko ditu jasotzen diren proposamen guztiak. Zinema_ilegalaren koordinatzaile Pablo Martek eta bertako parte hartzaile eta artista Irantzu Sanzok osatuko dute epaimahai hori.

Informazio gehiago Bulegoa z/b-k dauka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button