IKUS-ENTZUN

Zine saioak maiatzean, Zorrotzako Udaltegian

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (Zinebi), eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoan (FANT) parte hartu duten film laburrak eskainiko dira Kultura Kalez Kale programazioaren barruan, Zorrotzako Udaltegian.

Hala gaur berton, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Zinebi 56. Nazioarteko Lehiaketako film laburraen aukeraketa eskainiko da: Geru (Fábio Baldo / Tico Días. Brasil, 2014); Mi vida es el cine (Bogdan Toma / Fernando Cayo. Espainia, 2014); Tornistan (Ayce Kartal. Turkia, 2013);  Giant (Salla Tykkä. Finlandia, 2014); Magic Miles (Audrey Lam. Britainia Handia, 2014); El último velo (Luis Palomino. Mexiko, 2013); eta Bendito Machine V-Pull the Trigger (Jossie Malis. Espainia, 2014).

Datorren asteazkenean, maiatzaren 20an, Zine Zorrotzak, auzoan bizi den Germán Alcarazu antzezleak aurkeztuko duen A escondidas (2014)  filma eskainiko du.

Maiatzaren 21ean eta 28an saioen generoa aldatu egingo da, FANT-en parte hartu duten film labur hoberenen aukeraketa eskaintzeko, eta besteak beste, El buen mal, Tiempo inverso, El bosque negro edo Homunculus filmak ikusteko aukera egongo da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button